SLIDE_WEB_OFICIAL_web

Si nop sia

Patrizio Etxebeste (Ramon Agirre) alkatetza uztera behartuta ikusten da “osasun arazoengatik”. Udaleko agintea ez galtzeko asmoz, Maria Luisa (Elena Irureta) bere emaztea herriko lehen emakumezko alkatea izendatzen du. Maria Luisak oso serio helduko dio lan berriari eta udaletxeko funtzionamendua goitik behera aldatuko du, Patriziorekin duen harremana eta etxeko giroa hankaz gora jarriz.

Zu zen dari ak

Asier Altuna

Ikus-entzunezkoen munduan teknikari (elektriko) bezala hasi zen lanean. 1996. urtean gidoiak idazteari eta film laburrak zuzentzeari ekin zion. Bere lehenengo film-laburra Telmo Esnalekin batera zuzendu zuen: Txotx. 2000. urteaz geroztik, Euskal Telebistarako gidoilari lanak egin zituen, eta, 2005ean, Aupa Etxebeste! lehenengo film-luzea zuzendu zuen. Gerora, beste hainbat laburmetrai eta Bertsolari (dokumentala, 2011) eta Amama (2015) filmak ere zuzendu ditu.

Telmo Esnal

1996an, Asier Altunarekin batera bere lehenengo film laburra zuzendu zuen, Txotx. 2005ean, Aupa Etxebeste! lehen film-luzea zuzendu zuen. Gerora, beste hainbat laburmetraia eta Urteberri on, amona! (2011) eta Dantza (2018) filmak zuzendu ditu. Zuzendari laguntzaile lanetan ere aritu izan da.

Ak to reak

Ramon Agirre (Patrizio)
Elena Irureta (Maria Luisa)
Iban Garate (Iñaki)
Paco Sagarzazu (Luziano)

Lan Tal de Tek nikoa

Zuzendariak Asier Altuna eta Telmo Esnal
Gidoia Asier Altuna, Telmo Esnal eta Nagore Aranburu.
Ekoiztetxeak Irusoin, La Fidèle Production, Kilima Media eta Etxebeste Film A.I.E.
Ekoizleak Xabier Berzosa, Iñaki Gomez, Iñigo Obeso eta Jokin Etcheverria.
Ekoizle eragileak: Fernando Larrondo, Miguel Menéndez eta Nerea Rodríguez
Zuzendari Laguntzailea Aitor Vitoria
Produkzio zuzendaria Ander Sistiaga
Zuzendaritza artistikoa Peio Villalba
Argazki zuzendaritza Gaizka Bourgeaud
Muntaia Laurent Dufreche eta Raúl López
Zuzeneko Soinua Pablo Bueno
Soinu diseinu eta muntaia Xanti Salvador
Musika Javi P3z
Makillajea Lola López
Ile-apainketa Itziar Arrieta
Jantzien diseinua Saioa Lara
Efektu bereziak El Ranchito

Trailerra

El ka rriz ketak

Elkarrizketak 02
Elkarrizketak 03
Elkarrizketak 04
Irusoin
Moriarti
Begoña del Teso
Kobeaga

Bideo bloga

Bideo bloga 01
Bideo bloga 02
Bideo bloga 03
Taza
Taza
Tote

Den da

Camiseta
Camiseta

Banaketa

BARTON FILMS
Filmax

Ekoiztetxeak

Irusoin
La Fìdele Producción
Kilima Media
Etxebeste FILM AIE

KONTAKTUA