Patrizio Etxebeste (Ramon Agirre) alkatetza uztera behartuta ikusten da “osasun arazoengatik”. Udaleko agintea ez galtzeko asmoz, Maria Luisa (Elena Irureta) bere emaztea herriko lehen emakumezko alkatea izendatzen du. Maria Luisak oso serio helduko dio lan berriari eta udaletxeko funtzionamendua goitik behera aldatuko du, Patriziorekin duen harremana eta etxeko giroa hankaz gora jarriz.
Ikus-entzunezkoen munduan teknikari (elektriko) bezala hasi zen lanean. 1996. urtean gidoiak idazteari eta film laburrak zuzentzeari ekin zion. Bere lehenengo film-laburra Telmo Esnalekin batera zuzendu zuen: Txotx. 2000. urteaz geroztik, Euskal Telebistarako gidoilari lanak egin zituen, eta, 2005ean, Aupa Etxebeste! lehenengo film-luzea zuzendu zuen. Gerora, beste hainbat laburmetrai eta Bertsolari (dokumentala, 2011) eta Amama (2015) filmak ere zuzendu ditu.
1996an, Asier Altunarekin batera bere lehenengo film laburra zuzendu zuen, Txotx. 2005ean, Aupa Etxebeste! lehen film-luzea zuzendu zuen. Gerora, beste hainbat laburmetraia eta Urteberri on, amona! (2011) eta Dantza (2018) filmak zuzendu ditu. Zuzendari laguntzaile lanetan ere aritu izan da.
Ramon Agirre (Patrizio)
Elena Irureta (Maria Luisa)
Iban Garate (Iñaki)
Paco Sagarzazu (Luziano)
Zuzendariak | Asier Altuna eta Telmo Esnal |
---|---|
Gidoia | Asier Altuna, Telmo Esnal eta Nagore Aranburu. |
Ekoiztetxeak | Irusoin, La Fidèle Production, Kilima Media eta Etxebeste Film A.I.E. |
Ekoizleak | Xabier Berzosa, Iñaki Gomez, Iñigo Obeso eta Jokin Etcheverria. |
Ekoizle eragileak: | Fernando Larrondo, Miguel Menéndez eta Nerea Rodríguez |
Zuzendari Laguntzailea | Aitor Vitoria |
Produkzio zuzendaria | Ander Sistiaga |
Zuzendaritza artistikoa | Peio Villalba |
Argazki zuzendaritza | Gaizka Bourgeaud |
Muntaia | Laurent Dufreche eta Raúl López |
Zuzeneko Soinua | Pablo Bueno |
Soinu diseinu eta muntaia | Xanti Salvador |
Musika | Javi P3z |
Makillajea | Lola López |
Ile-apainketa | Itziar Arrieta |
Jantzien diseinua | Saioa Lara |
Efektu bereziak | El Ranchito |